Hasiera

KOLDO LASA JATETXEA

palacio ozaeta bergara

OZAETA JAUREGIAREN HISTORIA

LASA jatetxea Ozaeta jauregian dago kokatuta, Bergarako erdigunetik kanpo, Deba ibaiaren ondoan eta Arrasate herrira doan errepidean. Loiolako San Inazioren arrebak eta Nafarroako erregeen ondorengo zen bere senar Beltran Lopez Gallastegik berreraiki zuten etxea 1565. urtean. Jauregiak leinu erreala galdu zuen XX. mende hasieran, nazionalista euskaldun famatu eta hainbat libururen egile izan zen Telesforo Monzonen aitak erosi zuenean. Jauregi honen zelaietan eman zen 1839. urtean Espartero eta Maroto jeneralen arteko besarkada, lehenengo karlistadaren amaiera ekarri zuena, hain zuzen ere. Ozaetako jauregia monumentu nazional izendatu zuten 1965. urtean.
Koldo Lasak, erortzear zegoen jauregi hau erosi zuenean, buru-belarri jardun zuen berau zaharberritzen, gaur egungo jatetxe bilakatu arte.


restaurante lasa bergara

JATETXEA

Ohiko sukaldaritza eta egile-sukaldaritza. Janari guztiak osagai naturalekin, freskoekin, sasoikoekin eta jatorrian manipulatu gabeekin eginda daude.
Prestatutako janaria eramateko.
Astearte, asteazken eta ostegun gauetan irekitzen dugu 16:00 baino lehen eskatuz gero, gutxienez 6 pertsonaz osatutako taldeentzat, baina ez dugu eguneko menurik ematen.
WIFI gunea dago establezimendu osoan.
Elbarriek esparru osora dute sarbidea.
Lorategia eta terraza.
Autobidetik iristen da. Gasteiztik 20 minutura eta Donostiatik eta Bilbotik 35 minutura.
Aparkaleku pribatu handia.
Asteko atseden-egunak: igande gaua eta astelehena.
Oporrak: Abuztua, Gabonak, Aste Santua.
Era guztietako txartelak onartzen ditugu.

restaurante lasa bergara

INSTALAZIOAK

Beheko solairuan bi jangela daude, bata 180 mahaikiderentzat eta bestea 70 mahaikiderentzat. Biak elkar daitezke ezkontza eta ospakizun handietarako eta, horrelakoetan, 1200 m2-ko lorategira irteteko aukera eskaintzen da.
Lurpeko solairuan erabilera anitzeko gela bat dago (ospakizun pribatuak, enpresa-bilerak, kongresuak, despedidak…) barrarekin, musikarekin eta proiekzioetarako pantailarekin. 60 mahaikiderentzako jangela moduan ere egokitu daiteke.
Lehenengo solairuan bi jangela pribatu daude, bata 16 mahaikiderentzat eta bestea 35 mahaikiderentzat.
Aparkaleku pribatu handia.
Lorategi ederra.

Gastronomia

KOLDO LASAREN ARTISAU-SUKALDARIA

restaurante lasa - bergara gastronomia
restaurante lasa - bergara gastronomia
restaurante lasa - bergara gastronomia

Koldo Lasa sukaldariak artisau-eran prestatzen ditu janari, postre eta etxeko kontserba natural guztiak: atuna, onddoak, micuit-a. uso-patea, trufa beltza, marmeladak, ketuak, Gabonetako turroiak, gozoak eta ogiak, izozkiak, sorbeteak...
Koldo Lasak berak aukeratu eta erosten ditu, egunero, janaria prestatzeko erabiltzen dituen elikagai naturalak.
Ohiko sukaldaritza (legatza Lasa erara, kokotxak, txipiroiak...) eta egile-sukaldaritza (gutizia txikiak dastatzeko) eskaintzen dira.
Jatorri-deitura duten ardoen eskaintza zabala (onduak eta erreserbak).



restaurante lasa - bergara gastronomia
restaurante lasa - bergara gastronomia
restaurante lasa - bergara gastronomia

Ezkontzak

OZAETA JAUREGIA, PRIMERAKO INGURUNEA ZURE EZKONTZA OSPATZEKO



Jauregi historiko hau primerako ingurunea da ezkontzak ospatzeko. 2009. urtean lehen saria jaso zuen Gipuzkoako ezkontza-ospakizunetarako jatetxeen artean, bere instalazioei, zerbitzuei eta sukaldaritza-kalitateari esker.
Zure ezkontza horrelako toki batean ospatzea benetako ametsa da, eta egia bihur dezakezu.
Lasa jatetxean, bazkariaz aparte, zeremonia zibila ere egin dezakezu, inguru liluragarri batean giro ederra sortuz. Luxu bat da, baina ekonomia-maila guztien esku dago.
Zure ezkontza gertatzeko gure aldetik ahalegin guztiak egiten ditugu; horregatik, egunean ezkontza bakar bat egiten dugu, tratu pertsonalizatua eta arretarik handiena izan dezazun.
Eskaintzen ditugun menuak guztiz pertsonalizatuak dira.
Jatetxeak 250 lagunentzako tokia du. Hiru jangela ditu; horietako bat, gainera, areto oso handia da eta lorategi ederrekin bat egin daiteke, kristalezko ate mugikorren bitartez.

Karta / Menu

Gure eskaintza gastronomikoa aurkeztu nahi dizugu. Lasa jatetxeko artisau-sukaldaritza dastatu dezakezu gure askotariko karta zabalean eta baita ondoren aurkeztu nahi dizkizugun menuetan ere: Eguneko Menua, Menu Berezia, Debagoiena Menua eta Gutizia Txikiak.

(Oharra: Klikatu irudi bakoitzaren gainean dagokion sailera joateko)

Restaurante Lasa Carta
Restaurante Lasa Carta

KARTA

Produktuan oinarritutako artisau-sukaldaritza.

Restaurante Lasa Carta

MENUAK

Jatordu digeri errazak egunero.

Restaurante Lasa Carta

DELIZIA TXIKIAK

Aukeratutako plater txikiak.

Restaurante Lasa Carta

POSTREAK

Gure sukaldeetan egindako gozokiak.

Restaurante Lasa Carta

ARDOAK

Era askotako eta zabala ardo karta.

Restaurante Lasa Carta

CAVA / CHAMPAGNE

Cava eta champagne karta zabala.

ARGAZKIAK

360º & ARGAZKIAK & BIDEOA

 

360º

Ezagutu ezazu Bergarako Lasa Jatetxea 360º- tan

 

ARGAZKIAK

Lasa Jatetxea - Ozaeta Jauregia - Bergara

 

BIDEOA

Bideo honetan, Koldo Lasak Ozaeta jauregiaren historiaz, eraikinaren erosketaz eta zaharberritzeaz hitz egiten digu.
Horrez gain, bere familiaren historiak sukaldaritzarekin izan duen lotura ere azaltzen digu. Bukatzeko, Lasa jatetxean dastatu daitekeen gastronomiaz hitz egiten digu; hain zuzen ere, produktuan oinarritutako artisau-sukaldaritzaz, gozogintza eta okintza ere barne hartzen dituen sukaldaritzaz.
Halaber, jauregiak dituen instalazio zoragarriak ere erakusten dizkigu, bereziki egokituta ezkontzetarako, despedidetarako, kongresuetarako, bilera pribatuetarako…

Berriak

HEMEN DAUKAZU GURE BERRI GUZTIAK

Data: 12 de Octubre del 20

Empezamos con el cambio del menú de las jornadas y entre semana los menús de invierno

Data: 15 de junio del 2017

Empezamos con el nuevo menú de las próximas jornadas de Debagoiena

Data: 3 de Marzo del 2017

Estamos en las jornadas de Debagoiena.Consultar en " Menus " el correspondiente a éstas jornadas

Erreserbak

IGANDE GAUEAN ETA ASTELEHENA ITXITA

 
                                 

943 761 055

                                 

Non gaude

Donostiatik eta Bilbotik 35 minutura. Gazteiztik 20 minutura.

A-8 autobidetik iristen da


GPS KOORDENADAK

LATITUDEA: 43.107180 (43º 6' 25.85" N)

LONGITUDEA: -2.418689 (2º 25' 7.28" W)

 

LASA JATETXEA - OZAETA JAUREGIA
Zubiaurre kalea, 35 - 20570 BERGARA (Gipuzkoa)
TELEFONOA: 943 761 055

Ingurunea

INGURUKO LEKU INTERESGARRIAK

Placeholder image

 

Bergarari buruz interesatzen zaizun guztia - www.bergara.eus
Ezagutu Arantzazu - www.arantzazu.org
Lenbur, burdin harana - www.lenbur.com
Loiolako santutegia - www.santuariodeloyola.org
Arrikrutz, Oñatiko kobak - www.oinati.eu